Kati Leatxe: “Ondarearen bilketari genero ikuspuntua falta izan zaio”

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 27a, 17:02

‘Ritual 2025’ proiektuak ondare bilketak feminismotik eta genero ikuspuntutik egiteko baliabideak sortuko ditu

Azkeneko urteetan hainbat ondare material eta ez-materialen bilketa egin da, baina genero perspektiba bazterrean utzita askotan. Batetik, emakume gutxi elkarrizketatuak izan direlako, eta bestetik solasaldi horietan hainbat gairen inguruan galdetu ez delako. Horretaz ohartuta, Karekin Kultura enpresak Ritual 2025 proiektua jarri du martxan.

Rut Iturbide, genero perspektiban aditua eta NUPeko irakaslearekin batera eta inguruko udal eta bailarekin elkarlanean, ondarearen bilketa genero ikuspegitik biltzeko gida prestatzen ari dira. 2023an, Ritual proiektuaren lehenengo edizioan lanetik abiatuta, abuzturako egongo da eskuragai.

Proiektuaren beste alor garrantzitsu bat, gazteei hurbiltzea izan da. Eta horretarako sare sozialak erabili dituzte. Elkarrizketak, kale inkestak, liburu eta telesailen gomendioak edo bitxikeriak bildu dituzte bideo motzen bitartez.

Asteazken honetan, maiatzaren 28a, jardunbide egokien topaketa antolatu dute Agoizko Kultur Etxean. Sarrera doakoa izango da eta hainbat hitzaldi eta solasaldi aurreikusi dira.

Proiektuari amaiera emateko, azaroan liburu bat argitaratuko dute, aurre Pirinioetako emakume desberdinen bizitzak eta historiak jasoko dituena.

Irrintzi Plaza saioan Kati Leatxe, Karekin Kultura enpresako kidearekin mintzatu gara proiektuaren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!