ZINEMA

Berreraikitze baten istorioa

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 21a, 17:10

Gontzal Agote ‘Una quinta portuguesa’ filmaz mintzatu da Gontzal Records Irrati Plazako zinema atalean

Una quinta portuguesa 2025eko drama psikologikoa film hispaniar-portugaldarra da, Avelina Pratek idatzi eta zuzendua. Manolo Solok, Maria de Medeirosek eta Branka Katiek ematen diete bizia pertsonaia nagusiei. Malagako Zinemaldian estreinatu zen 2025eko martxoaren 17an, eta gero zinema-aretoetan estreinatu zen 2025eko maiatzaren 9an.

Fernando (Manolo Solo) Valentziako Historiako irakaslearen bizitza lur jota geratuko da haren emaztea, Milena etorkin serbiarra, arrastorik utzi gabe desagertzen denean. Poliziaren ikerketak Milena Serbiara itzuli dela ondorioztatutakoan, Fernandok, nahastuta eta suntsituta, Portugalera joatea erabakitzen du hutsetik hasteko. Bertan, Amalia (Maria de Medeiros) ezagutuko du, bere iraganetik ihes egin nahi duen emakumea.

Irrintzi Plazan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara Una quinta portuguesa filmaren inguruan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!