Itsasoren txokoa

Itsaso Bakedano: "Sexu heziketa hezkuntza arautuko ziklo guztietan eman beharko litzateke"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko mai. 21a, 17:23

Itsasoren Txokoaren atal berrian, sexologoak bere lana hezkuntza arautuaren barrenean modu integratu eta antolatu batean barneratzearen beharra aldarrikatu du

Sexu heziketa inoiz baino garrantzitsuagoa dela argi dagoen arren, oraindik ere ez da modu integratu batean hezkuntza arautuan ematen. Itsaso Bakedano sexologoak ongi ezagutzen duen arloa, izan ere eskola eta ikasketa zentroetan formakuntzak ematen aritzen da, bai ikasleei, bai etorkizuneko hezitzaileei ere. "Hala ere", azpimarratu du, "soilik ikastetxe batek horretarako asmoa agertzen duelako, edo udaletik diru apur bat jaso duelako, edo dena delakoagatik deitzen digute formakuntzak emateko, eta uste dut modu antolatu eta barneratuago batean egon beharko lukeela aurreikusita. Eta ez bakarrik nerabeei zuzenduta, baita Haur Hezkuntzan ere. Ziklo arautu osoan egon beharko lukeen zerbait da". 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!