Gaur ekin diogu hizkuntza ohiturak aldatzera datorren ekinaldiari, Euskaraldiari. Paparrean Ahobizi edo Belarriprest txapa jarri eta "atera gaitezen mundura". Lehen hitza euskaraz egitea edo euskaldunarekin euskaraz hitz egiten segitzea izan daitezke erronka horietako batzuk. Norberak bereak izanen ditu. Elkar mugituz egingo dugu leloa du aurtengo Euskaraldiak: "Ni mugitzen banaiz zu ere mugitzen zaitut eta hari horrek ez du etenik", azaldu du Oskar Zapata Euskaraldiko kideak. Euskaraldian hautatzen dugun rolak ez du zerikusirik norberak duen euskara mailarekin, hartzen dugun konpromisoarekin dago gehiago lotuta Zapatak gogorarazi duenez.
Euskaraldiaren hasierarekin batera gainera, festa giroan murgiltzeko aukera ere izanen da arratsaldean. Broken Brothers Brass Band taldearekin Alde Zaharrean giroa jarriko dute eta ekitaldiarekin batera Ziztada eta Erlantz taldearen kontzertua izanen da, Erraldoien Txokoan izanen da ez baitute eguraldi egokirik iragartzen kalean egin ahal izateko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!