Souleymanen istorioa (frantsesez L 'Histoire de Souleymane) Boris Lojkine frantziar zinema zuzendariaren filma da. Protagonista Abou Sangaré da, Souleymanen paperean, Parisen janaria banatzen duen zerbitzu batean lan egiten duen Gineako etorkina. Parisko kaleetan barrena, asiloa eskatzeko elkarrizketarako prestatzen ari den bitartean, bizikletan otorduak banatzeko zerbitzuan lan egiten du.
Filma 2024ko Canneseko Zinema Jaialdiko Un Certain Regard sailean estreinatu zen, eta bertan Epaimahaiaren Saria eta Interpretazio Saria irabazi zituen. Zortzi izendapen jaso zituen 50. Cesar Sarietan.
Irrintzi Plazan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara L`Histoire de Souleymane filmaren inguruan.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!