Botika eta elikagai bete kamioi, Saharara bidean da

Maialen Huarte Arano 2025ko mai. 13a, 13:28

1.500 kilo botika eta elikagai hainbat eramaten dituen kamioia abiatu da Iruñetik Alakanteko portura. Helmuga Saharako errefuxiatuen kanpalekuak izanen ditu. Anarasd Gobernuz Kanpoko Erakundeak prestatu du 25. kamioia saharrarrei babesa eta baliabideak ematen segitzeko asmoz. 

Alakanteko portura bidean jarri da Nafarroatik Anarasd Gobernuz Kanpoko Erakundetik antolatutako kamioi bete elikagai eta botika. Beste zenbait erkidegoetatik iritsiko diren kamioiekin elkartuko da han. Saharako errefuxiatuen kanpalekuak izanen du helmuga. 25. Bidalketa da eta 1.800 kilometro eginen ditu datozen orduotan.

Ilusioa, itxaropena, babesa eta besarkadak ere badaramatza kamioiak Saharako kanpalekuetara, izan ere, han bizi duten egoera oraindik ere muturrekoa dela adierazi dute.

174.000 lagun bizi dira nazioarteko laguntzatik, duela 49 urte. Free Sahara idatzirik eta Saharako nazionalismoaren erreferente den Bachiren aurpegia marrazturik eta Lualirena, Frente Polisarioko sortzailearena. Askatasunerako bidean sinbolo dira biak herri sahararrarentzat.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!