Amartean zikloa prestatu du Baztango gizarte zerbitzuak amatasunaren inguruan hausnartu eta hitz egiteko. "Espazio libre eta segurua sortu dugu amatasunaren inguruko hertz guztiez mintzatzeko. Zikloa irekia da, edonork har dezake parte: izan ama edo ez, ama izan nahi edo ez", azaldu du Itxaro Morato Perurena Baztango gizarte hezitzaileak. (Itxasorekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke).
Hitzaldi batekin abiatuko dute gaur Amartean zikloa: Estitxu Fernandezen eskutik Amatasunaren inguruko errepasoa izeneko hitzaldia izanen da 17:00etan Arizkuneneako hitzaldi-aretoan. Lotura Basatiak izeneko antzerki-performancea izanen da maiatzaren 25ean eta Ama eta Asunak argazki-erakusketa eta proiekzioa eskainiko du June Baonza artistak ekainaren 12an.