Erdi "kania" erdi borroka. halaxe definitzen du bere estetika David Aos Filete txantrear gazteak. Edo beste modura esanda, "borroka modernolari", EITBko El conquistador del Caribe reality show ospetsuan parte hartzeko egin zuen casting-ean azaldu zuen bezala. Argi dago aurkezpenarekin asmatu zuela, saioaren azken edizioaren parte-hartzaileetako batean bilakatu baitzen.
Grabaketak azaroan izan ziren eta urtarriletik aurrera hasi ziren gaurdaino emititzen ari diren telebista saioa. Fileterentzat grabaketaren 15. egunean bukatu zen lehia, saioaren jarraitzaileen artean oso kritikatua izan zen proba baten ondoren: "Ez zen oso bidezkoa izan, ezinezkoa zen burutzea". Bere parte-hartzearen inguruan, errepikatuko balu bestelako aldarte batekin egingo liokeela aurre azpimarratu du. Jendearen babesa sentitu duela nabarmendu du, hala ere; baita "oso eroa" iruditzen zaiola jendeak kaletik argazkiak egiteko gelditzen dionean ere: "Oraindik pixkat disoziatuta jarraitzen dudala uste dut".