Apirilaren hamabostean hasiko da Euskaraldia. Hamaika egunez luzatuko da aurtengo edizioa. “Ekimen honen oinarria txapa da, ariketa osoa ahalbidetzen duena. Beraz, txapa janzteko keinua txikia dela eman badezake ere, oso garrantzitsua da”. Hala esan digu Sarai Roblesek. Bertsolari barañaindarrak dio Euskaraldiak, bere horretan, ez duela hizkuntza salbatuko baina euskarak, salbatuko bada, Euskaraldia ere beharko duela.