Oskar Zapata (Taupa): “Euskaraldia gure komunitatearen indar erakustaldia izango da”

Euskalerria Irratia 2025ko mai. 7a, 19:07

Hizkuntza ohituren inertziak astindu eta euskara gehiago erabiltzeko urratsak emateko helburuarekin iritsiko da Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era. Oraindik ere garaiz gaude Ahobizi edo Belarriprest rolen arteko hautua egiteko

Hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta euskara gehiago erabiltzeko helburuarekin, udaberriarekin batera iritsiko zaigu aurten Euskaraldia. Ahobizi eta Belarriprest rolen bitartez, modu kolektibo eta sozial batean tokian tokiko euskalgintza aktibatzea eta elkarlanean aritzea ahalbidetuko du, euskaraz bizitzea posible egingo duten neurriak eta espazioak sortuz. Gainera, entitateek ere euskaraz bizitzeko aukerak eta neurriak hartzea sustatu nahi dute antolatzaileek.

Euskaraldiaren laugarren edizioa izango da aurtengoa eta horregatik antolatzaileek helburuak zabaltzeko unea iritsi dela pentsatzen dute, euskararen erabilera aktibatuz eta gizartean errotuz.

Ahobizi edo Belarriprest rolak hautatzeko momentua orain da. Euskaraldia.eus webgunean eman daiteke izena euskararen erabilera aktibatzeko auzolan erraldoi honetan parte hartzeko. Elkar mugituz, egingo dugu.

Irrintzi Plaza saioan Oskar Zapata Nafarroako Taupa Euskaltzaleen Mugimenduko koordinatzailea izan dugu Euskaraldiaren inguruan hitz egiteko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!