Aspaldiko eztabaida da pantailak, sareak edota ordenagailuak ongi erabiltzearen garrantzia. Batez ere haur eta nerabeen artean. Duela 20 edo 30 urte ez bezala, umeak teknologiekin jaiotzen dira eta hezitzen dira. Honek, zalantzarik gabe, abantaila asko ekarri ditu, baina baita arriskuak ere. Batez ere pantailak ordu askotan erabili ezkero eta modu arduragabean erabili ezkero.
Agoizko Osasun Etxeak, Izaga Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak, Aranea Haur Eskolak, Urrozko Ikastetetxeak eta Agoizko San Miguel-DBHI Ikastetxeak sarean egiten duten lanaren ondorioz, Pantailen Erabilera Egokiari buruzko 3 dekalogo aurkeztu dituzte berriki. Bakoitza adin tarte bati zuzenduta, bere garapen –unea kontutan hartuta.
Irrintzi Plaza saioan Lorea Azpilikueta, Agoizko San Miguel DBHI Ikastetxeko zuzendaria gonbidatu dugu, kanpaina eta dekalogoen inguruan mintzatzeko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!