EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute
Auzolanak eta presoen etxeratzearen aldeko aldarriak batzen ditu EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiak eta horren erakusle eta elkarlanaren esker onean bi jaialdietarako bonu bateratu bat iragarri dute, 150 euroren truke. Maiatzaren 6tik 19ra bitartean eskuratu ahalko da.
EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.
1996. urteaz geroztik, Euskal Herria Zuzenean “ez da festa bat besterik, baizik eta elkar trukaketa eta gogoetarako benetako bektorea”, definitzen dute antolatzaileek. Balio sendoak dituen jaialdia da: feminismoa, antikapitalismoa, ekologia, askatasun sexuala, justizia soziala, internazionalismoa, kultura-aniztasuna eta bazterketa-modu guztien aurkako borroka. Eta auzolana baita presoen etxeratzea ere, Hatortxuk bezalaxe.