Anestesia, Delirium Tremens, Zea Mays, Talco, Zetak eta Naxker Hatortxu Rockeko iragarpen berrien artean

Euskalerria Irratia 2025ko api. 24a, 10:00

24 talde berri iragarri ditu Hatortxu Rock elkartasun jaialdiak. 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.

Uztailaren 24tik 27ra 30. edizioa eta azkena izango dena ospatuko dute Lakuntzan. Oholtza gainean izango diren 24 talde berriren izenak iragarri ditu garu Hatortxu Rockek:  Anestesia, ZETAK, Delirium Tremens, Barniz, Bizardunak, Deskontrol, Arkada Social, Reincidentes, Kaleko Urdangak, KOP, Zea Mays, Las Ninyas del Corro, Mirua, Potato, Nafarroa 1512, Naxker, ødei, Odolkiak Ordainetan, Svetlana, On, Talco, Juantxo Skalari & La Rude Band eta Set Skalariak, Xiberoots, Xutik eta Zaunka.

Honezkero, Euskal Herriko musikari mitiko zenbaiten itzulerarekin batera, 63 talde iragarri dituzte dagoeneko eta maiatza amaieran kartela osatuko duten beste zenbait izen ere aurreratuko dituzte. Guztira, 100 talde izango dira jaialdiko bost eszenatokietan.

Agur erraldoiak ezinbestean elkartasun erraldoia beharko du azkeneko aldiz. Apirilaren 12an Lakuntzan iragarri bezala auzolana izan da 26 urtetako ibilbidearen oinarria eta udako jaialdia aurrera eramateko  7.049 txanda bete behar dituzte, beraz petoa janzteko deia zabaldu dute.

Auzolanerako deia berretsi dute Bi t'erdi agur ediziorako prestatutako abestian ere. Maskak, Mirua, Monsieur leCrêpe, Txingili’K eta Zetak taldeek parte hartu dute abestian; bideoklipa Arrigurik egin du.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!