Ilundaingo Baserri Eskolak 40 urte egin ditu. Arangurengo bailaran ingurumena, hezkuntza eta aisialdia ardatz dituen gune berezia sortu dute. Mikel Lasarte Artola zuzendariaren eskutik erreportajea egin dugu, bertan. Iruñetik gertu dugu. Hamazazpi kilometrora. Hiriko girotik landa eremura ordu laurden batean. Animaliak, baratzeak, erlauntzak eta soroak inguruan. Irulegiko Eskua oso hurbil.