Juan Luis Larraza: "Luis Lizarraga Gaztelarren aurka borrokatu zuen jaunetako bat izan zen"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko api. 11a, 13:33

Duela 25 urte izan zuen Etxarri Aranazko idazleak Lizarragaren berri lehenengoz. Ordutik bere arrastoa jarraitzen aritu da eta berriki bere bizitzan oinarritutako eleberria plazaratu du

Luis Lizarragan oinarritu du Juan Luis Larraza idazleak bere bigarren eleberria: Luis Lizarraga kapitaina 1473-1521. Nafarroako askatasunaren indarra Sakanan. Ikerketa lan luze eta sakon baten ondoren berreskuratu du pertsonaia Etxarri Aranazko egileak. Eleberriak fikzioaren tresnak erabiltzen ditu benetakoa izan zen pertsonaia baten bizitza berreraikitzeko. Nafarroako historiaren ezagutzari ale bat gehitzen dion eleberria, zalantzarik gabe, Larrazak idatzi eta Nabarraldek argitara eman duen hau. 

"Eleberri honen bidez", kontatu du egileak, "garai hartako historia eta psasdizo esanguratsu batzuen bidez, Luis LIzarragaren bizitza eta ibilbidea irudikatu nahi izan ditut, historikoki jasotako pasadizoetan oinarriturik". Ikerketa lana Pello Monteano historialariaren laguntzarekin egin du, Nafarroako Artxiboan aurkitu dituen dokumentuen bitartez. "Besteak beste, Lizarragaren testamentua izan da argigarrienetako bat, alde horretatik".

Oroz gain, Nafarroaren indepententziaren alde borrokatu zuen pertsonaia bat izan zela gogoratu du egileak, "non eta gaur egun Sakana osatzen duten bailaretan, non sekula ezer ez dela gertatu dirudien". 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!