Aritz Laguardia: "Miranda Argan euskara berreskuratzeko lan handia egiten dugu"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko api. 11a, 12:47

Euskararen Lagunak elkarteak Erdialde kontakizun laburren literatur lehiaketaren 18. edizioa abiatu du. Lanak apirilaren 28ra arte aurkeztu daitezke

Miranda Argan euskara berreskuratzeko eta indartzeko helburuarekin sortu zen Euskararen Lagunak elkarteak duela bi belaunaldi, eta horretan jarraitzen du egun ere. Berriki Erdialde kontakizun laburren literatur lehiaketaren 18. edizioa abiatu dute, Aritz Laguardia elkarteko kideak argitu moduan, "herritarren artean euskararen erabilera sustatzeko eta euskararekiko atxikimendua areagotzeko". 

Apirilaren 28ra arte aurkeztu daitezke lanak, kategoria desberdinetan. Xehetasun guztiak eta lanak aurkezteko argibideak Euskararen Lagunak elkartearen webgunean kontsultatu daitezke. Laguardiak azpimarratu bezala, haurrentzako kategoria ugari aurkitu daitezke, tartean A ereduko ikasleei bideratutakoa: "Guretzat oso garrantzitsua da eredu horretan ikasten duten haurrek aukera hau izatea, ikustea euskaraz ere egin ditzaketela gauzak eta hizkuntzarekiko lotura hori sustatzea". 

Literatura lehiaketa ez da elkarteak egiten duen lan bakarra. Urtean zehar, hainbat dira antolatzen dituzten egitasmoak, betiere euskara ardatz hartuta.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!