Edurne Pena: “Hiru hilabetetan izugarrizko hobekuntza nabaritu dut nire euskara mailan”

Euskalerria Irratia 2025ko api. 10a, 19:41

Aktore eta eduki sortzaile ezagun honek erronka jarri zion bere buruari: hamar urte hitz egin gabe egon eta gero, euskararen aldeko hautua egingo zuela

Gero eta ume eta gazte gehiago ari dira euskaraz ikasketak egiten, izan eskola publikoetako D edo A ereduetan edota ikastoletan. Baina askotan, ikasle garaia amaituta zaila da euskarari eustea. Lanean, lagun artean edo etxean hitz egiterik ez bada, zokoratuta geratzen da eta berriro ere euskaraz aritzea zaila egiten da. Are gehiago hamarkada oso bat joan bada gure hizkuntza hitz egin gabe. Erronka zaila da urteetan erabili gabe egon eta gero, berreuskalduntzea. Baina ez da ezinezkoa.

Edurne Pena aktore eta eduki sortzaileak lortu du. Kanpoan bizitzen denbora asko egon eta gero, erronka moduan planteatu du euskararen aldeko hautua. Eta sare sozialetako bere milaka jarraitzaileen aurrean hartu zuen konpromisoa gainera. Urtarrilean hasi zen bere lagunekin euskaraz hizketan eta astero igotzen ditu bideoak berrikasitakoa praktikan jartzen. Mintzapraktika talde batean izena eman zuen eta Baluarten egindako Mintzodromoan ere hartu zuen parte. Maiatzaren 15etik 25era antolatutako Euskaraldian Nafarroako hamaikakoaren parte da eta beraz euskaraz aritzeko ariketa erraldoi horren enbaxadore ere izango da.

Irrintzi Plaza saioan elkarrizketatu dugu eta erakutsi digu euskara ez duela ahaztu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!