Angela emakume gorrak haur bat izango du Hectorrekin, ongi entzuten duen bere bikotearekin. Neskatoaren etorrerak bikote-harremana aldatzen du, eta Angela alabaren hazkuntzari aurre egitera eramaten du, berarentzat egina ez dagoen mundu batean.
Eva Libertad zinema zuzendariaren lehenengo filma da Sorda, Miriam Garlo, Alvaro Cervantes, Elena Irureta eta Joaquin Notario aktoreekin.
Irrintzi Plazan Gontzal Agote zineman adituarekin mintzatu gara Sorda filmaren inguruan.