Lanbide Heziketako zikloetan izen emateko epea zabalik dagoen honetan Iturrama BHI ikastetxeak eskaintzen duen zikloaz mintzatu da Andoni Eizagirre institutu horretako irakasleak: "Euskarazko zikloa eskaintzen ari gara eta arrakasta du ikasleen artean. Enpresa txiki bat nola sortu ikasten ahalko dute eta harreman zuzena izan dezakete gertuko modu horretako enpresekin ere". Nafarroako Hezkuntza departamentuaren bidezko interneteko webgunean bete beharko dute ikasleek matrikula-agiria eta sei aukera jartzen ahal dituzte. Ostirala arteko epea dute izen-emateko orria bete eta aurkezteko. Andoni Eizagirre irakaslearekin Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke eta Iturrama BHI zentroak ikasleekin egindako bideoa hemen azpian ikusi:
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!