Duela astebete sareratu zen Hatortxu Rocken txandalari bezala izen-ematera animatzeko abestia, eta erantzuna berehalakoa izan zen. Letra zorrotzak eta umore fina baita irudietan ere, Txandalari-k peto laranja janzteko deia egiten du barran zerbitzari, pizzak egile, argazkilari edo komun garbitzaile bezala, denak ala denak beharrezkoak izanen baitira uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan izanen den Hatortxu Rocken 30garren eta azken edizioan.
Abesti biralaren atzean daude Barniz Taldea eta DRRN ekoizlea, edo berdina dena, Jon Ganboa, Mikel Blanco eta Ander Otano. Hatortxu Rockek lehenengo aldiz elkarrekin sortzeko aukera eman die, eta abestiaren arrakasta ikusita, nork daki ez ote dion kolaborazio gehiagori bidea irekiko. Euskal rap musikak, izan ere, berezko lekua aldarrikatzen du Iruñean. Barniz taldea eta Txakurdrilo proiektua ere ezagutu ditugu hirukotearen eskutik.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!