"Kalte materialak agerikoa dira argazkiak ikusita", esan du Unai Zabaleta Leitzako Karrape irratiko esatariak. 2:56 aldera sute bat izan da Landa industrialdean, eta bi autok eta kamioi batek su hartu dute. Ondoren, 23:11n, beste sute batean, oraingoan Arkiskil auzoko baserri batean, bi traktore eta atoi bat erre dira. Sua egur-ontzi batera zabaldu da. Bigarren sutea kontrolpean hartu dute eta suhiltzaileek behin betiko itzaltzeko lanean jarraitzen dute. "Kezkagarria da gertatzen ari dena. Joan den astean ere lapurretak egin zituzten zenbait tokitan eta orain suteak propio eragindakoak izan daitezkeela ere ematen du", azaldu du Zabaletak. Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!