Etxebizitzaren arazoa erdigunean jarriko dute bihar Donostian Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistetako kideek antolatutako manifestazioan. Etxebizitzaren Negozioari Ez leloarekin. "Enpresari eta politikarien eskutik ez da irtenbiderik etorriko sektore horretara", adierazi dute Etxebizitza Sindikatu Sozialistasko kideek. Kalitatezko etxebizitza, doakoa eta unibertsalaren alde antolatzera dei egiten ari dira. 12:00etan aterako da manifestazioa Donostiako Bulebarretik.
Iruñerriko eta Lizarraldeko Etxebizitza Sindikatuak ere dei egiten ari dira bertaratzeko. Eurekin bat egin dute Nafarroako zenbait suhiltzailek ere. Berriki sortu dute Etxegabetzeen Aurkako Nafarroako Suhiltzaileen Plataforma. "Madrilen eta Bartzelonan zenbait etxegabetze prozesutan gure lankideak deitu dituzte eta halakoetan parte hartzera uko egiteko taldea da osatu duguna", adierazi du Patxi Calleiras Oronozen lanean ari den suhiltzaileak. "Jendea laguntzeko egiten dugu lan ez etxeetatik botatzeko", azaldu du argi. Hori hala, etxebizitzaren arazoa zenbaterainokoa den jakinda, biharko manifestazioarekin bat eginen dutela ere jakinarazi du Calleirasek. Patxi Calleirasi egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.