Xabier Olazabal: “Musika klaseetan egiten dugun lana erakustea dugu helburu”

Euskalerria Irratia 2025ko api. 2a, 19:01

Iturrama eta Azpilagañako ikastetxeetako 600 musika ikasle batuko dira Felix Uharte plazan kontzertu berezi batean

Egunero ehunka, milaka ume eta gazte pentagrama baten aurrean jartzen dira beren ikastetxeetan. Irakurtzeko, abesteko edota instrumentu bat eskutan hartuta. Ehunka mila nota jartzen dituzte dantzan, sol edota fa klabean, bemolak eta dieseak uztartuz. ume eta gazte hauek orduak eta orduak sartzen dituztelako entseatzen haien klase-kide eta musika irakasleekin batera.

Apirilaren 3an 600 musika ikasle baino gehiago zuzenean ikusteko eta entzuteko parada izango dugu Iturrama auzoko Felix Uharte plazan, goizeko 11tatik aurrera. Musiqueando 2025 ekimenaren barruan. Estatuko Musika Hezkuntzako Elkarteen Konfederazioak (COAEM) antolatzen du urtero ekimen hau, eskola kontzertuak kalera ateratzeko helburuarekin.

Iturrama eskola, Iturrama BHI, Hegoalde Ikastola, Amaiur Ikastola, Basoko institutu eta hezkuntza bereziko Andres Muñoz eskolako musika ikasleak elkarrekin ikusiko ditugu. 600 ume egongo dira Xabier Olazabal, Iturrama BHIko musika irakaslearen zuzendaritzapean. Guztira sei pieza izango dira, estilo desberdinetakoak. Bukatzeko, ikasle guztien artean Dua Liparen Levitating pieza joko dute.

Irrintzi Plazan Xabier Olazabal musika irakaslea eta kontzertuko zuzendariarekin hitz egin dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!