Xabier Mina: “Kantauri itsasoa bioaniztasun handikoa eta kolorez beterikoa dela erakusten du filmak”

Unai Lako Goñi 2025ko mar. 31a, 19:32

Apirilaren 10ean aurkeztuko dute Iruñean Isaias Cruz eta Xabier Minak zuzendu duten ‘Kantauri’ filma.

800 kilometroko luzera eta 4.750 metroko sakonera duen Kantauri itsasoa bildu dute Xabier Mina eta Isaias Cruz zuzendariek 70 minutuko iraupena duen filmean. Mina, Itsas Zientzian lizentziatua, ikertzailea eta biologia eta geologia irakaslea da. Bere DBHko ikasleentzat urpean bideoak grabatzen zituen klasean azalpenak emateko eta gero eta irudi bitxi eta ikusgarri gehiago pilatzen joan zen. Pilatutako materiala ikusita, dokumental baten gidoia idazten hasi zen, beti ere bere ikasleetan pentsatuz. Baina ideia handitzen eta zabaltzen joan zen, Kantauri filma osatu arte.

Isaias Cruz eta Xabier Minak grabatu dituzten irudiekin batera, Marta Gil apnealaria ere agertzen da filma. Gorputza geldirik duela, 80 metroko sakonera lortzen du. Beatriz Iso eta Patxi Zubizarretak idatzi dute gidoia eta azken honek jartzen dio ahotsa filmari. Musikaren arduraduna berriz, Joseba Beristain da. Bratislavako abesbatza eta orkestrak grabatu dute soinu banda, Aiora Errenteria Zea Mayseko abeslariarekin batera.

Kantauri filma apirilaren 10ean aurkeztuko da Golem Baionan eta Irrintzi Plazan bere zuzendari den Xabier Minarekin hitz egin dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!