Irratiko Troika: "Euskararen alde korrika egin ordez, eserialdia egitea nahiago"

Pello Argiñarena 2025ko mar. 31a, 17:01

Hiru ordezkari adituk osatzen dute Irratiko Troika: Angel Erro poetak, Patxi Huarte marrazkilariak eta Santi Leone idazleak. Gaurkotasun handiko gaiez aritzen gara. Bertan hartzen diren erabakiak ez dira lotesleak. Azken adierazpenak laburrean bildu ditugu Metropoli Forala saioan.

Angel Erro: “Zenbat euskaldun hainbat podkast egitea proposatzen dut”.

Patxi Huarte: "Hainbat lagunen euskañolak ez du euskararen arrastorik”.

Santi Leone : "Euskararen alde korrika egin ordez, eserialdia egitea proposatzen dut”.

Triunbiratua Erroma Zaharrean sortu zen erakundea da. Hiru jakintsuk osatzen zuten. Inperioaren ordezkariak ziren. Erabakimen politikoa zuten. Euskalerria Irratiko Think Tank berezia dugu Errok, Huartek eta Leonek osatzen dutena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!