Auzolanaren bidez prestatuko dituzte orain kutxak eta banaketa iritsiko da gero. Errigorak ez du onuradun bakarra izaten kanpaina hauen bitartez: "Eskaria egiten dutenak, ekoizleak eta euskara dira irabazle", esan du Peru Aranburuk. Bertakotasuna, auzolana, euskara eta nekazaritzarekin harreman zuzena dira Errigoraren zeinu. Entzun Peru Aranbururi egindako elkarrizketa argazkian klik eginda.