Patxi Gerriko (BDZ): "Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari nazioarteko legea bete dezan besterik ez diogu eskatzen"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko mar. 27a, 20:10

Martxoaren 30ean BDZ Euskal Herriak mobilizazioak deitu ditu Bilbon, Donostian, Gasteizen eta  Iruñean, CAF euskal enpresak apartheid trenaren proiektuaren bidez Palestinan genozidio  sionista eta okupazioa sustatzen lagundu duela salatzeko

Igandean, Palestinako Lurraren Egunaren harira, BDZ ekimenak kaleetara ateratzeko deialdia egin du, Palestinako Lurraren Defentsan lemapean. Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean izanen dira manifestaldiak, CAF euskal enpresak apartheid trenaren proiektuaren bidez Palestinan genozidio sionista eta okupazioa sustatzen lagundu duela salatzeko. 

Elkarteak argitu moduan, CAF-ek bost urte daramatza tranbia lineak eraikitzen eta martxan jartzen Jerusalem legez  kanpoko kokalekuekin lotzeko, nazioarteko zuzenbidea urratuz eta langileen eta euskal iritzi  publikoaren borondatearen aurka”. 

Igandeko manifestaldia goizeko 11ean abiatuko da Gazteluko Plazatik eta Nafarroako Gobernuko Industria Saileraino iritsiko da, bertan performace bat egiteko. Eguerdiko ordu batetan, Alde Zaharreko Santa Ana Plazan olibondo bat landatuko da. 

BDZ-ta ekimenetik, bestalde, martxoaren 26ik 27rako gauean gertatutako atxiloketa bat ere salatu dute, aditzera eman duten bezala, “ondare historikotzat jotzen diren egituren gainean egindako pintaketengatik”. Nafarroak ezarritako zigorrak beteko dituela adierazi du baina, aldi berean, administrazioari berdina egitea exijitu dio, Nazioarteko Legea bete eta Israelgo estatu genozidarekin eta hura babesten duten enpresekin mota guztietako harremanak hautsiz.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!