Lau hamarkada joan dira AEK Pirinioetara iritsi zenetik. 40 urte helduak euskalduntzen. Landa eremuak dituen dispertsio geografiko edota despopulatzeari aurre egiten. Erakundeen epeltasunaren gainetik. Gutxieneko baliabideak izan ez arren. Lana, pasioa, esfortzua eta militantzia jarrita beste gauza askoren gainetik askotan.
Denborak ematen duen perspektibatik ikusita, fruituak eman ditu: 160 ikasle, zazpi herrietan ematen dituzte klaseak beste horrenbeste irakaslek. Nafarroako Ekialdea euskaldunagoa da hein handi batean AEK-k bertan egin duen lanagatik.
Josu Eseberri lehenengo egunetik egon da AEKn. Irakasleak astean behin elkartzen ziren klaseak prestatzeko, materiala lortzeko eta metodologia adosteko. Garraldako Etxabarrengoa Elkartean kokatuta dagoen euskaltegian aritu aurretik, hainbat tokietan ematen ziren klasean, irakasleen etxea barne. Ana Colomo AEKn ikasi zuen euskara eta orain euskaltegian klaseak ematen ditu.
Irrintzi Plaza saioan Josu Eseberri eta Ana Colomo Pirinioetako AEKko kideak elkarrizketatu ditugu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!