Iñaki Ardanaz: “Umorez eta samurtasunez egindako pelikula da”

Unai Lako Goñi 2025ko mar. 27a, 19:32

Aktore agoiztarrak Borja Cobeaga zuzendari donostiarraren ‘Los Aitas’ film berrian parte hartu du

Bilbo. 80ko hamarkadaren amaiera. Gimnasia erritmikoko neska talde batek txapelketa batean parte hartzeko aukera du Berlinen. Kirolarien amek ezingo diete bidaian lagundu eta aitek egin beharko dute lan hori. Ez daude oso interesatuak , ez kirol horretan, ezta haien alaben hezkuntza eta hazkunde prozesuan ere. Berlinerako bidaiak, baina, dena aldatuko du.

Borja Cobeaga zuzendariaren Los Aitas filma joan den astean iritsi zen zinema aretoetara. Juan Diego Boto, Quim Gutierrez, Mikel Losada eta Iñaki Ardanaz agoiztarrak egin dute aiten paperak.

1984an jaio zen Iñaki Ardanaz eta pelikula denboran bidaia izan da berarentzat. Bere aitari omenaldia egin izan nahi dio eta hunkigarria izan da prozesua, oso presente izan baitzuen pertsonaia prestatzerako orduan.

Irrintzi Plazan aktore agoiztarrarekin hitz egiteko aukera izan dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!