Baldintza duinak, zerbitzu duin baterako. Izenburu hori duen oharra bidali dute gaur goizean billabesetako langile eta LAB sindikatuko ordezkariek. Atzera begira jarri dira, gaurko lanuzteak zergatik izaten ari diren azaldu nahian. Gogoratu dute oharrean, duela bost urte, izurritearen garaian, ezinbesteko langile izan zirela autobus gidariak. Osasun langileak, gainerakoak eta oro har herritarrak mugitzeko zuten beharra asetzeko segitzen zuten ibilgailuen bolanteei helduta. Baina orain, erakundeek bizkar ematen dietela sentitzen dute.
Hamargarren lanuzte eguna dute gaur, bi hilabeteko borroka. Eta lan baldintzen gatazka bideratzeko asmorik ez du, ez TCC Moventis enpresak ez eta Iruñerriko Mankomunitateak ere ohar horretan jaso dutenez. Nafarroako Gobernuak ere ez du imintziorik egin euren aldarrikapenak entzun eta irtenbideak bilatzeko. Ez dira handinahiak eskatzen ari: bidezko lan baldintzak, euren eskubideekiko errespetua eta eskaintzen duten zerbitzuaren kalitate hobea.
2024an inoizko bidaiaririk gehien eraman zituzten billabesek. Ezinbesteko zerbitzua da iruindar eta Iruñerriko bizilagun askorentzat. Baina, lan baldintzak ez dira era berean egokitu. Lan hitzarmen duina exijitzen ari dira eta ibilgailuen egoera hobetzea. Ez dute ikusezin izaten segitu nahi. Prekarizatutako sektorea izateari utzi nahi diote. Baina horretarako erantzunak nahi dituzte, elkarrizketa berrabiaratu eta errespetua exijitzen dituzte.
Gaur ere lanuzteekin ari dira. 06:00etan abiatu dituzte eta 08:30ak arte izan dira zerbitzu minimoekin soilik. Datozen asteetarako lanuzteak ere finkatu dituzte:
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!