Zaporeak, Europara iristen diren errefuxiatuei janari duina eskaintzen dien irabazi asmo gabeko elkartea da. Egun, Grezian dauden errefuxiatu esparruetan janaria prestatzen du harrapatuta dauden pertsona zaurgarrienen bizi baldintzak hobetzeko helburuarekin. Lesbos uharteko Kara Tepe errefuxiatu esparruan egunero 1.500 eta 3.000 bazkari artean banatzen ditu elkarteak.
Haien eguneroko lana aurrera ateratzeko guztion laguntza beharrezkoa da. Helburu horrekin kontzertu berezia antolatu dute ostiral honetan, martxoaren 28an, Burlatako Kultur Etxean. 19:30etik aurrera Madame Birrots eta Muxutrock taldeak arituko dira. Sarrerak 12 eurotan aldez aurretik erosi ezkero eta 14 eurotan leihatilan erosten badira. Ekarpenak egiteko zero ilara ere antolatu dute. Lortzen duten diru guztia Zaporeak elkartearentzako izango da.
Zaporeak elkarteak 3.000 otordu ere eman ditu egunero. Kopuru hori ekonomikoki sostengaezina zitzaion, eta porrot egiteko zorian ere egon zen elkartea. Errefuxiatuak egunero elikatzeak milioi bat euro inguruko kostua du urtean. Kopuru horretara iristeko elkartasun ekimenak beharrezkoak dira. Oinarria bazkideek egiten dituzten ekarpenak dira eta erakundeen eta enpresen laguntzek aurrekontua osatzeko balio dute.
Irrintzi Plazan Zaporeak elkarteko kide diren Edurne Arrizibita eta Fermin Artola elkarrizketatu ditugu. Azkeneko hau Greziatik iritsi berria.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!