Karlos Irujo, Ortzadar Folklore Elkarteko kidearekin erakusketaren nondik norakoak ezagutu ditugu, jantzi bakoitzaren berezitasunak, dantza berrien sorkuntza prozesuak eta jantzien moldaketa; baita Ortzadar taldearen jaiotza eta bilakaera ere. 27 figurek osatzen dute erakusketa, Nafarroako hegoaldetik iparralderaino eta mendebaldetik ekialderaino, dantzak eta janzkerak biltzen dituena, zaharrak eta berriak.