Leihotikan taldeak 30 urte egin ditu oholtza gainean

Unai Lako Goñi 2025ko mar. 21a, 13:43

Metropoli Forala saioan Gorka Armendariz abeslariarekin errepasatu dugu taldearen hiru hamarkada luzeko ibilbidea

30 urte pasa dira Iruñeko laukote honek bere lehenengo kontzertua eman zuenetik Altsasuko gaztetxean. Martxoaren 25ean izan zen. Ordutik hona 9 disko, hamarnaka kantu eta ehunka kontzertu. Euskal Herriko musika panoraman talde klasiko batean bihurtu da Leihotikan.

Funk, rap edota elektronika doinuek garrantzia hartu duten honetan, haien estiloari eutsi diote. Amodioari eta sentimenduei kantatuz, konpromiso sozialari eutsiz. 30 urteurrena ospatzeko lehenengo diskoaren ber argitalpena egin dute eta Indara aretoan kontzertua eskainiko dute Sodade taldearekin batera. Urteurrena ez da agur bat izango, jarraitzeko gogotsu agertu baita Gorka Armendariz Euskalerria Irratiko mikrofonoetan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!