Estereotipo asko hausten dituen pertsona da Palmi Dual Jimenez Irundarra: emakumea, gaztea, ijitoa eta euskalduna. Kera Elkarteko koordinatzailea da, ijito elkarte feministako kidea. Haien helburu nagusietako bat aurreiritziekin apurtzea da.
Herri gutxitu eta zapaldu baten kide sentitzen dela aitortu digu: ijito bezala, baina baita euskaldun bezala ere. Herri ijitoa duela 600 urte iritsi zen Euskal Herrira, baina oraindik ere baztertuak sentitzen dira. Jendeak dituen aurreiritziak gezurtatzeko ari da lanean Palmi. Euskal Herri osotik ematen ditu hitzaldiak berdintasunaz, feminismoaz eta hizkuntza eskubideez hitz egiten.
Eta Kera Elkartean beste emakume ijitoak ere hartzen dituzte eta etxean zaintza lanetan geratzearen alternatibak ere badaudela erakusten diete. Horretarako, bestelako etorkizun bat edota bestelako ametsak izan dituzten emakume ijitoen esperientziak partekatzen dituzte.
Martxoaren 21a, arrazakeriaren kontrako nazioarteko eguna da. Eta Irrintzi Plaza saioan Palmi Dual elkarrizketatu dugu, Etxabakoitzeko eskolan hitzaldia eman eta biharamunean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!