Gazte independentisten topagunea izango da Berriozarren apirilaren 17tik 20ra antolatu dutena, Euskal Herriko etorkizuna eraikitzeko momentua baita Ernairen esanetan. Zapalkuntzarik gabeko Euskal Herria eraikitzeko bide bakarra independentziaren alde lerratzea da gazte erakundearen ustetan, eta helburu horrekin antolatu du Berriozarren topagunea. Jauzi bat egiteko mugarritzat jo dute gainera.
Momentu honetan eta nazioartean dagoen egoera ikusita, gazte independentisten elkarlana guztiz beharrezkoa ikusten dute antolatzaileek.
Topaketetan hausnarketarako hainbat gai jorratuko dira: etxebizitza, elkartasuna, lan duinaren beharra edota euskal presoen egoera. Hitzaldi eta solasaldien bitartez egingo dute. Jai giroa ere ez da faltako. Kontzertuak antolatu dituzte: Sutagar, Biznaga, Olatz Salvador, Herdoil, Burutik, Toc edota Marte Lasarte. Aurtengo abestia, larunbatean aurkeztuko dute eta Naxker eta Flako Fonkik jarri diote hitza eta musika.
Topaketak Berriozarren egingo dira apirilaren 17tik 20ra eta helburuak eta egitaraua errepasatzeko Goizane Vegas eta Xabi Urtasun gonbidatu ditugu Irrintzi Plaza saiora.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!