Nafarroako ikastolen kapitain izanen da hemendik aurrera Oier Sanjurjo. Bide berri horretan Nafarroako ikastolak saretzen segitzeko lan egitea egokituko zaio, besteak beste. "D eredua bultzatzen eta ikastolen nortasuna zabaltzen ahaleginduko naiz", adierazi du Sanjurjok berak.
Heldu den urtean 25 urte beteko ditu Nafarroako Ikastolen Elkarteak. Nafarroako hamabost ikastolak osatzen dute. 5.721 ikasle dira orotara, 3.704 familia eta 695 langile.
Oier Sanjurjori Euskalerria Irratian egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.