Lanuzteen oihartzuna nabaria izan da gaur ere Iruñerriko billabesen zerbitzuan. Atzerapenak orokortuak izan dira goizeko lehen orduetan linea guztietan. 06:00etatik 08:30etara egiten dituzte lanuzteak astearte eta ostegunetan, salatzeko, lan hitzarmena negoziatu nahi dutela. Mikel Gerra billabesa gidariarekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.