Jon Fernandez (Txopet): "Ez bagaude %100ean ez ditugu kontzerturik eman nahi"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko mar. 19a, 15:56

'Ostabe zuloan' diskoaren aurkezpen bira hastear zenean lesio batek jokoz kanpo utzi du talde bilbotarra. 

Azaroan plazaratu zuen Txopet talde bilbotarrak Ostabe Zuloan EP-a, elektronika ikutuak eta autotunea osagai gisa dituzten post punk iluneko lau kantarekin. Joan zen astean, abesti horien remixak helarazi zizkion taldeak publiko zabalari, opari gisa: Malakias, Alai eta Otoirekin elkarlanean egindako lana izan da, Ostabe Zuloan-en binilo formatua eskuratu zuten taldearen jarraitzaile sutsuenek dagoeneko ezagutzen zituztenak.

Dena ziren albiste onak, okerrak ere iritsi diren arte. Izan ere, taldeko abeslariaren lesio bat tartean, Ostabe Zuloan bira bertan behera utzi behar izan dute. Halaxe iragarri zuten: "Lesio handi batek ez digu uzten zuzenekoa normaltasunez eskaintzea, eta ez dugu erdizka eskeiniko kontzerturik, guk zuzenekoak ulertzen ditugun moduan ez du zentzurik, %100ean izan behar gara". Data berriak lotzen hasi diren arren, oraingoz atsedena hartzea da egokitzen zaiona taldeari. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!