Irati Odriozola (UEMA): “Gazteak euskararen bitartez kontzientziatzea, ahalduntzea eta saretzea dugu helburu”

Euskalerria Irratia 2025ko mar. 17a, 19:38

‘Salto!’, udalerri euskaldunetako gazteen udalekuen aurtengo edizioa martxan jarri du UEMAk. Martxoaren 31ra arte izena emateko epea zabalik dago

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk. Bi txanda izango dira: ekainaren 22tik 30era, eta uztailaren 2tik 10era. Martxoaren 1ean zabalduko zen izena emateko epea, eta martxoaren 31n amaituko da. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Baliarraindik Idiazabalerako bidea egingo dute gazteek, Tolosaldean hasi eta Goierrin barrena. Zaldibian eta Ataunen ere egingo dituzte bina gau. Txanda bakoitzean 60 lagunentzako lekua dago, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotakoentzat. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua.

Udalerri euskaldunak eta arnasguneak giltzarriak direla nabarmentzea da proiektuaren helburua, gazteei euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia ikusarazteaz gain.

Proiektua are gehiago garatzeko, hezkuntza arautuaren mugak gainditu eta udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak eta udalekuak antolatu ditu UEMAk azken urteotan, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Euskaraz bizi diren gazteek inertziatik kontzientziarako saltoa ematea eta horrekin efektu biderkatzailea sortzea da helburua. Aisialdiarekin eta euskal kulturarekin lotutako egitarau erakargarriarekin, gazteak sentsibilizatzea eta saretzea lortu nahi da udaleku hauekin.

Izena emateko www.uema.eus webgunean informazio guztia aurkitu duzue.

Irrintzi Plazan Irati Odriozola, UEMAko hezkuntza lan-taldeko teknikaria eta Salto! udalekuen arduradunarekin hitz egin dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!