Sergio Ayucar (BSH): "Bileretan parte hartzeko betoarekin fase berri bat jarriko dugu martxan langileok"

Maialen Huarte Arano 2025ko mar. 14a, 11:15

BSHko langileek argi eskatu diote zuzendaritzari: Alternatiba bat bilatu arte, jarduerari eusteko exijitu diote. Taldeak bederatzi bilera egin ditu orain arte Nafarroako eta Espainiako gobernuekin. Langileak ez ditu bilera horietan ikusi nahi Alemaniako zuzendaritzak, baina beharrezkoa ikusten dute betoa kentzea eta prozesuan parte hartzea.

BSHk ez dio eutsi nahi Eskirozko plantari baina ez du argi esaten erabakia irmoa denik. Izan ere, duela hilabete, Herbereetako aholkularitza enpresa bat kontratatu zuen berrindustrializazio prozesua azter zezan.

Aukera guztiak mahai gainean daudela iruditzen zaie langileei. Batzordeak jakin duenez, sindikatuei eta administrazio publikoari ezer esan gabe, BSH 2021. urtean ahalegindu zen Ezkirozko lantokia saltzen. Langileen batzordearen helburua da jarduerari eustea proiektu bideragarri bat topatu bitartean, eta ondorioz zuzeneko eta zeharkako lanpostuei eustea.

Fase berri batean barneratu dira BSHko langileak. Mobilizazio eta ekintzak adostuko dituzte hemendik aurrera ere. 

Abenduaren 16an iragarri zuen Ezkirozko planta ixteko erabakia, eta sei hilabeteren buruan gauzatuko litzateke itxiera. 655 familiaren etorkizuna dago jokoan. Argazkian klik eginda entzun daiteke Sergio Ayucarri egindako elkarrizketa. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!