Euskaraldian parte hartzeko aukera zabalduko da bihartik aurrera norbanakoentzat. Orain arte, aukera hori entitate eta erakundeek izan dute eta Iruñeko denda-bulegoaren irekierarekin batera hasiko dira Belarriprest edo Ahobizi-ko txapak banatzen. 10:00etan izanen da San Anton kalean zabalik egonen den dendaren inaugurazioa. Maiatzaren 15etik 25era eginen dute Euskaraldiaren dinamika. Taupako kide Oskar Zapatarekin egindako elkarrizketa argazkian klik eginda entzun daiteke.