Berta Arizkun: "Erripagaña galtzeak ondorio ekonomikoak ekarriko ditu, baina ez hori bakarrik"

Maialen Huarte Arano 2025ko mar. 13a, 10:08

Burlatak Erripagaña galduko balu, 665.000 euroko galerak izanen lituzke urtero. Horixe ondorioztatu du Udalak berak egindako txosten batek. Herriaren jasangarritasuna kolokan jarriko lukeela esan du Udalak. Berta Arizkun alkatearekin hitz egin du Euskalerria Irratiak. Argazkian klik eginda entzun daiteke elkarrizketa. 

Erripagaña galtzeak diru galera handia eraginen lukeela dio txostenak.

Txosten hori baliagarria izanen zaigu prozesuan aurrera egiteko. Ikuspegi ekonomikotik aztertu behar da egoera, nola ez, baina lurralde, gizarte eta administrazioaren egoera ere aztertu beharko da. 

Galera hori ekiditeko prest legoke Burlata Erripagaña auzoaren jabe egiteko?

Tresna bat da orain argitaratutako txostena. Orain, Burlatan talde politiko guztiekin egiten ari garen prozesuan baliagartria izanen zaigu. Ikusi beharko da zer garrantzia eman dakiokeen beste alderdiei ere. 

Erripagaña azkenik beste hiri baten esku geratuko balitz, zenbait neurri hartu beharko zenituzkete: besteak beste, udal-langileena.

Oraindik ez gara horretara begira jarri, ez gaude puntu horretan. Gure konpromisoa izan zen txosten ekonomikoa osatzea, beharrezkoa zelako. Hemendik aurrea hori dena sakon aztertu beharra dago.

Zein da zuen proposamena

Txosten ekonomikoak hiru atal ditu eta dotazio batzuk aztertzen dira. Gauza zehatzak aztertu dira. Proposamen finkoak iragartzeko oraindik lan handia dago egiteke. Burlatako talde guztiekin segitu nahi dugu prozesuan. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!