Iratxe Perez: "Elizako kideek eragindako sexu abusuak sistematikoak izan ziren"

Pello Argiñarena 2025ko mar. 12a, 13:59

'Todos lo sabían' dokumentala ikusgai da Golem zineman. Nafarroako Eliza katolikoaren kideek eragindako sexu abusuak lan honen ardatza dira. Erasotuek pairatutako ondorio psikologikoak ere aztertzen dira bertan. Iratxe Perez Barandalla zinegilea dugu zuzendari. Azken urteotan jaso dituen biktimen lekukotasunak animaziozko irudiekin uztartu ditu. Emaitza ikusgarria da. Perez Barandalla Metropoli Forala saioan izan dugu.

Iratxe Perez Barandalla, zine ekoizlea eta zuzendaria da. Besteak beste, 'Auzolan' eta 'Montejurra 76' dokumentalak egin ditu. Publizitarearen alorrean ere lan egin du. Lizarran jaioa, urte luzez Madrilen bizi ondoren, orain Sevillan bizi da.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!