Gertuko ekoizpena, banaketa eta kontsumoa babestu eta sustatzea eta bide batez euskara hauspotzea posible da Nafarroan Errigora ekimenari esker. Udaberriko kanpainari ekion zioten atzo. Martxoaren 26ra arteko epea dago oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak edota ardo loteak eskatzeko “Beste modura, denona da onura” lelopean. Oraingo honetan, ez dira osatutako kutxak izanen, baizik, norberak aukeratzen dituen produktuez osatutako saskiak dira.
Eskaerak www.errigora.eus webgunean egin daitezke. Bestela, telefonoz 848 87 12 23 zenbakian Hego Euskal Herritik deitu ezkero, edota +33 532 09 35 zenbakian Ipar Euskal Herritik deituz gero.
Irrintzi Plazan Aintzane Ariztegi Errigora ekimeneko kidearekin hitz egiteko aukera izan dugu udaberriko kanpainaren inguruko xehetasunak jasotzeko.