Aste oso bat, euskararen munduetan barna ibiltzeko proposamena da Famili’on egonaldiena. Euskal Herri osoko familiei bideratutako eskaintza da. Euskaraz bizitzeko eta konpartitzeko. Zenbait euskal talderen ekimena da, tartean AEK, Plazara, Ebete, Uda Leku eta Dindaia, eta babesleak ere badira tartean, Nafarroako Gobernua, Pays Basque Euskal Herria, Euroeskualdea.
Oporrak familian eta euskaraz, horixe da finean helburua. Bi data daude gainera aukeran, Aste Santuarekin batera bat, eta Maiatzaren Lehenaren zubiarekin bestea. Euskara maila desberdina izanen da. Baigorri eta Lesaka, Arbona eta Orio izanen dira heldulekuak. 20 familia izanen dira gehienez aste bakoitzean.
Plazara.eus webgunean aurki daiteke informazio guztia. Larunbatean amaituko da izen-emateko epea.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!