MARTXOAK 8 'FAXISMOAREN AURKA'

Hiru film gomendio, Maria Castejonen eskutik

Miren Mindegia Petrirena 2025ko mar. 6a, 16:44

Zinema adituak Emakumearen Nazioarteko Egunerako motorrak berotzen hasteko hiru film gomendatu dizkigu: 'Iron Jawed Angels' (2004), 'Calladita' (2023) eta 'Las buenas compañias' (2023)

Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira, fikzioak eta, zehazkiago, zinemak eskaini dizkigun hiru obra ekarri digu Maria Castejon adituak gurera: Iron Jawed Angels (2004), Calladita (2023) eta Las buenas compañias (2023) filmeetaz aritu gara. Dena den, Martxoaren 8ari begira iruditeria osatuko duten filmak faltan sumatzen dituela ere azpimarratu du Castejonek. "Erreferente eta erreferentzia gehiago behar ditugu zineman, Martxoaren 8ko iruditeria guzti hori osatzeko". 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!