Pausoz pauso, eta tontorrez tontor, ehun urteko ibilbidea osatu du Nafarroako Mendi Federazioak. Euskal Herriko Federazioaren baitan jaio zen 1924 maiatzaren 18an, eta gaur egun nortasun juridiko propioa duen arren, sustraietara loturik jarraitzen du. Hori horrela dela bermatzeko, Euskadiko Federazioarekin batera Euskal Herriko Mendi Biltzarra sortu zuen iaz.
Aro berri bat hasi da nafar mendizaleak biltzen eta ordezkatzen dituen elkartearentzat. Eta aro horren buru, Miren Eizmendi izango da, iazko abenduan presidente bilakatu ondoren. Erakundearen historiako bigarren emakume agintaria da. Caridad Velez izan zen aitzindaria, eta orain, lekukoa Eizmendik hartu du. Harekin izandako solasaldia hemen entzungai.