2020. urtean sortu zen Diraki musika taldea. Pandemia iritsi baino bi hilabete lehenago. Iruñean eta Aezkoan sustraituta dagoen talde honetako kideak punk rock estiloan kokatzen dira, naiz eta haien musikak influentzia desberdinak izan. Musika melodikoa bezain zorrotza egiten dutela ere esan dute.
Lau kidek osatzen dute Diraki: Uranga, ahotsa eta gitarra; Sanmi, gitarra, Julen, baxua eta Joseba Amatria, perkusioan. Beren lehenengo lana, Itzal ez dadin izenekoa 2022an kaleratu zuten. Bi urte geroago iritsi da bigarrengoa, Arima. 9 kantuk osatzen dute eta Aingura musika taldearekin batera kaleratu dute. Talde bakoitzak lau abesti egin ditu eta bederatzigarrena elkarrekin egin dute. Entsegu tokia partekatzen dute bi taldeek eta horregatik diskoa elkarlanean egindako proiektua izan zen.
Italian bi kontzertu egin zituzten abenduan, Genova eta Milaneko gaztetxeetan eta orain gutxi Herri Urratseko bigarren maketa lehiaketan parte hartu dute Odolezko erreka kantu berriarekin. Oraindik ez dakite Iparraldeko ikastoletako jaian jotzeko aukera izango dute, ez baita jakitera eman lehiaketako irabazlea.
Irrintzi Plazan, Joseba Amatria bateria-jolea eta Julen Ran baxua eta kantuen letren egilea izan ditugu, Arima disko berriaren abestiak elkarrekin entzuteko.