Mikel Iriarte: "Nafarroako Musika Banden Federazioari bultzada berri bat emateko gogotsu gaude"

Miren Mindegia Petrirena 2025ko ots. 27a, 19:03

50 musika banda baino gehiago biltzen dira Nafarroako Musika Banden Federazioan. Zuzendaritza taldea aldatuta, aro berri bati ekin dio elkarteak orain

Herri eta hirietako agenda kulturala elikatzeaz gain, musika banden ekarpena zabala eta aberatsa da, Nafarroako Musika Banden Federazioko zuzendaritza berriko kide Mikel Iriartek azpimarratu bezala. 2002an sortu zen federazioa, Nafarroan barrena dauden banda guztien elkargune gisa, eta "tartean zulotxo batean" ibili badira ere, "gogotsu eta ilusioz" hartu dio zuzendaritza talde berriak ardurari. Erronka nagusia, Iriartek dioenez, sarea indartzea eta banden kezkei erantzuna ematea da. 

Lesakako musika bandako zuzendari azken hamarkadetan, aski ongi ezagutzen du atzetik dagoen errealitatea: "Oso anitza da banden mundua, eta garaiei egokitzen jakin dugu ere".  Musika ikasle askorentzat, musika bandak jendaurrean aritzeko eta talde baten parte izateko lehenengo aukera izan ohi dira, eta belaunartekotasunari dagokionez ere betetzen duen funtzioa nabarmendu du Iriartek. 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!