Idoia Calvo: “Dokumentalen garapenean eta merkaturatzean laguntzea da gure helburua”

Unai Lako Goñi 2025ko ots. 25a, 17:40

Doklab-en dokumental sortzaileen egonaldiaren 3. edizioko proiektuak aurkeztu dira Punto de Vista jaialdian

Zinemagile eta dokumental egileentzako laborategia da Doklab Nafarroa. Gaur goizean Punto de Vista jaialdiaren barruan, dokumental sortzaileen egonaldiaren 3. edizioan hautatu diren lanak aurkeztu dira. Hiru fasetan banatzen da egonaldia. Aurretik izena eman dituzten sortzaileek bi asteko erresidentzia bat egin zuten irailean, Oltzako jauregian. Goizetan Golem zineman filmak ikusi eta zuzendariekin solasaldiak egiten zituzten eta arratsaldean ideien garapen lantegiak. Bertan, sortzaileek proiektuak azaldu zituzten eta denon artean eztabaidatu ziren. Bigarren fasean, eta bost hilabetez ikasgai magistral edota tutoretzak jaso zituzten eta epe horretan proiektuei forma ematen zitzaien . Azkenik, Doklab-era aurkeztutako proiektu guztiak aurkezten dituzte, epaimahai baten aurrean.

Horixe izan da hain zuen ere gaur goizean Punto de Vista jaialdian egin dutena. Sortzaileek epaimahaiaren aurrean defenditu dituzte euren proiektuak. Aurtengo epaimahaia Ana Maria Pelaezek, Elodie Melladok eta Marias Recartek osatzen dute. Gaur arratsaldean jakitera emango da zein den proiektu irabazlea. Eta irabazleak proiektua garatzeko aukera izango du.

Zazpi proiektu aurkeztu dira gaur goizeko agerraldian. Gai sozialak eta egileek lehen pertsonan bizitako istorioak kontatzen dituzte. Aukeratutako proiektuak hauek dira: El viaje de Tekle (Victor Cervantes), Si me muero (Esther Vidal), El camino hacia las tres hermanas (Karla Reyes), El regalo de Gaudi (Elsa Cassademont), Al principio hubo música (Papu Corotto), Entre el Gurú y yo (Paula Schargorodsky) eta (No) es sólo cuestión de tiempo (Pin Reyes).

Irrintzi Plazan Idoia Calvo, Doklab-en koordinatzailea gonbidatu dugu aurtengo edizioaren inguruko informazioa biltzeko.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!